Txatarreria Keaton taldea
Txatarreria Keatonek zinema ulertzeko era bati omenaldi apala egin nahi dio lan honen bidez. Hain zuzen ere, zine aretoak krisi betean dauden garai honetan, Txatarreria Keatonek gau ahaztezina pasatzera gonbidatzen gaitu, Buster Keatonek interpretatutako eta zuzendutako filmeen emanaldi baten bidez.
Entretenimendua, kalitatea, originaltasuna eta dibertsioa ziurtatuta.

Uztailak 24, osteguna
Lekua: herriko plaza
Ordua: 23:00