Fado em si bemol
Ikuskizun honetan esperientzia eta formazio ezberdina duten bost musikari bikain batzen dira, Portugalgo fado musikaren eta jazz-aren arteko konbinazio interesgarria sortuz. Baina bi musika genero hauekin lortzen den formalismotik urrundu egiten dira, beraien helburua proposamen alaia eta koloretsua eskaintzea baita. Fusioari ateak ireki dizkiete eta musika hizkuntza berria asmatu dute.

Uztailak 26, larunbata
Lekua: Santa Marina plaza
Ordua: 23:00