Leiho eta balkoietako loreen I. lehiaketa
Eskoriatzako Udaleko Kultura batzordeak antolatutako lehiaketa honen helburua da gure herriko leihoak eta balkoiak loreekin apaintzeko herritarrak animatzea. Horrela, herria edertzea lortuko dugu eta udaberri-uda garaian herriko kale nahiz fatxadetan, loreak protagonista nagusi izatea lortuko dugu.
Oinarriak
1. Parte hartzaileak.
Lehiaketa honetan nahi duenak parte hartu ahal izango du.
2. Xedea.
Lehiaketan parte hartzeko Eskoriatzako hirigunean dauden etxeetako leihoak eta balkoiak lorez edo/eta landarez apaindu beharko dira, baina apaindutako leihoa/balkoia kaletik begiratuta ikusteko moduan egon beharko da.
Balorazioa egiteko, irizpide estetikoak bakarrik neurtuko dira eta bereziki bi hauek baloratuko dira: batetik lore-konposizioaren bolumen eta kolore konbinazioa, eta bestetik leiho edo balkoiaren kokapenaren arabera egindako egokitzapena.
3. Izena emateko epea.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, 2008ko apirilaren 2an, eguerdiko ordu biak baino lehen eman beharko dute izena Eskoriatzako Udalean.
Izena udaletxean bertan eman daiteke, edo telefonoz 943.71.46.88 zenbakira deituta. Izena ematerakoan, parte hartzailearen izen-abizenak, etxearen helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia eman beharko dira.
4. Sariak.
Sariak ondorengoak izango dira:
- I. Lehenengo saria: 250¤
- II. Bigarren saria: 150¤
- III. Hirugarren saria: 80¤
5. Epaimahaia.
Kultura batzordekideak izango dira epaimahaikoak eta eurekin batera lorezaintza eta artean adituak diren profesionalak egongo dira.
Epaimahaiak sari bat edo sari guztiak eman gabe uzteko ahalmena izango du.
Epaimahaiaren erabakia ohiko komunikabideetan iragarriko da.
6. Oinarriak onartzea.
Lehiaketan parte hartzen dutenek, oinarri hauek osotasunean onartu beharko dituzte eta baita, arautu gabeko edozein kasuren aurrean, Eskoriatzako Udalak hartu beharko dituen erabakiak ere.