Lehiaketak eta erakusketak
Mundua bertan lehiaketaz
Ostiralero, apirilaren 20an hasita eta lau aste jarraian, galdera bat argitaratuko dugu Diario Vasco eta Goienkaria egunkarietan eta Eskoriatzako udaleko web orrian.
Galderari erantzuteko epea hurrengo ostegunera arte izango da helbide honetan: lehiaketak@eskoriatza.net
Mezuaren gaian MUNDUA BERTAN idatzi behar da.
Lau galdera zuzen erantzuten dutenen artean hainbat sari zozketatuko dira, besteak beste Mp4 bat eta liburu batzuk.