Kataia eten barik

Iaz bezala, apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna dela aitzakiatzat hartuta, Eskoriatzan ekintza sorta bat prestatu dugu eta guztiak batuta KATAIA eten barik egitasmoaren 2. edizioa sortu dugu.
GOZA ITZAZU
Munduko kulturak batuz, kataia sortuz
Gero eta atzerriko jende gehiago bizi da gure artean.
Baina ezagutzen ditugu?
Badakigu zein hizkuntzatan hitz egiten duten, nolakoak diren haien herrialdeak, haien abestiak, etxeak, folklorea, janariak......?
Plazara hurbildu eta euren kulturak pixkat gehiago ezagutu.
Noiz: Apirilaren 21ean
Non: Herriko plazan
Ordua: Arratsaldeko 6:00etatik aurrera.
Liburu azoka 2x1: Bat ekarri / Bi eruen
- Badaukazu etxean erabiltzen ez duzun libururik? Egoera onean badaude, ekarri itzazu eta liburu bakoitzaren truke 2 txartel jasoko dituzu.
- Txartel horietako bakoitzarekin liburu bana hartu ahal izango duzu azoka egunean (liburuak agortu arte).
- Ze liburu trukatu daitezke? Testu liburuak kenduta, EDOZEIN liburu (ipuinak, literatura, eleberria, olerkia....) baina bakarrik egoera onean daudenak.
- Zeinek hartu dezake parte? Nahi duenak, inolako mugarik gabe, ez adina, ez herria...
- Noiz ekarri liburuak? Apirilaren 19a baino lehen.
- Nora? Udal bibliotekara.
Azoka: apirilaren 21ean, larunbata, Eskoriatzako plazan.
Ordua: arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Umeendako ipuin kontaketak: Munduko ipuinak
Egunak: Apirilaren 23a eta 26a, astelehena eta osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Biblioteka
Asko ikusitakoak, asko ikasitakoak: Belaunaldi arteko elkartrukea
Gure nagusiak dira asko ikusitakoak eta asko ikasitakoak.
Euren esperientzia, iragana, haurtzaroa, lana, baloreak, hizkera ezagutzera emateko elkarrizketa saioak prestatuko dira bibliotekan, lagun giroan eta kontu kontari, gure herriko historiaren eta kontuen kataia eten ez dadin.
Apirilak 24, asteartea
Ahozko ondarearen proiektuaren aurkezpena
Eskoriatzako zenbait pertsona nagusiri Eskoriatzaren historia, gertaera, umetako kontu, berbeta eta abarri buruz egindako elkarrizketak batu dira azken bi urteetan. Aurrerantzean, elkarrizketa horiek webgunean jarriko dira ikusgai. Aurkezpen honetan elkarrizketatuei eskerrak emango zaizkie.
Ordua: 18:00
Lekua: Ibarraundi museoa
Mundua bertan lehiaketa
Ostiralero, apirilaren 20an hasita eta lau aste jarraian, galdera bat argitaratuko dugu Diario Vasco eta Goienkaria egunkarietan eta Eskoriatzako udaleko web orrian.
Galderari erantzuteko epea hurrengo ostegunera arte izango da helbide honetan: lehiaketak@eskoriatza.net
Mezuaren gaian MUNDUA BERTAN idatzi behar da.
Lau galdera zuzen erantzuten dutenen artean hainbat sari zozketatuko dira, besteak beste Mp4 bat eta liburu batzuk.