castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »   »  Ibarraundi Museoa
Eskoriatza Dena, Museo bat
Jaiak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Ibarraundi Museoa

Ibarraundi museoa

Ordutegia:
Astelehenak: ITXITA
Asteartetik - ostiralera: 9:00 - 14:00
Zapatuak: 17:00 - 20:00
Domekak: 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00

Zer ikusi?

Beheko solairua

  • Harrera lekua: Museoaren inguruko informazio zabala jasotzeko lekua da. Museoko oroigarrien eta Eskoriatzako eskulanen saltoki bat ere badago.
  • Leintz aretoa: Bailararen ibilbide historikoaren berri emateko bereiziki prestaturiko aretoa da. Erdi Arotik gaur egun arte Leintz bailaran izandako gertakariak eta historia bildu dira areto honetan. Bertan, Leintz bailarari buruzko audiobisuala ikus daiteke.

Joxe Aranaren erakusketa

  • Aldi baterako erakusketa, Joxe Arana: Aurten, Jose Arana enpresari eta mezenas eskoriatzarra hil zeneko 100. urteurrena betetzen da. Gizon adoretsu eta ekintzailea izan zen zalantza barik, eta XIX. mende amaieran Donostian musika ikuskizunak eta zezenketak antolatzen eta sustatzen aritu ondoren, Madrilgo Teatro Real kudeatzera ere iritsi zen. 1908ko abenduaren 5ean hil zen eta Eskoriatzako herriari testamentuan 200.000 pezeta utzi zizkion eskolak, ur-ekartzea eta ospitalea egiteko. Horrela bada, utzitako diru horri esker eta bere nahia betez, Jose Arana eskolak eta ospitalea (gaur egungo Zaharren Egoitza) eraiki ziren eta ura ekarri zen herriraino Zelaitxuetako depositutik. Orain, bere heriotzaren 100. urtemuga beteko denean Eskoriatzako Udalak hura omendu nahi du. Hori dela eta, Jose Arana nor izan zen eta egin zituen ekarpenak gogorarazteko, Jose Aranari buruzko erakusketa ikusgai dago Ibarraundi museoan eta Benlliure eskultore ospetsuak hildakoari egin zion mausoleoa garbitu berri da.

Mausoleoa

Lehen solairua

  • Aurre historia gela: Ibarraundi museoaren erakusketa iraunkorraren zati nagusiak daude hemen. Axtroki inguruan 1972an aurkitutako VII. eta VIII. mendeetako urrezko ontzien erreplikak dira horren erakusgarri. Historiaurrea, Brontze eta Burdina aroak eta Erromatarren garaia dira museoaren zati honek ikertzen dituen historiako aroak. Historiaurreari buruzko erakusketa iraunkorra lehen solairuan dago, Paleolitikotik Mesolitikora eta Neolitikora izandako gorabeherak jasotzen dira bertan. Horretaz aparte Euskal Herriko musika tresnak ere erakusgai daude.
  • Etnografia aretoa: besteak beste sukaldea, lurretik-ogira, linugintza... txokoak ikusteko aukera dago.

Harremanetarako

Helbidea: Intxaurtxueta auzoa z/g
Telefonoa: 943 71 54 53
E-posta: ibarraundi@eskoriatza.net