Umeen danborrada
Olazar
Gure herriko kale honi bertan zegoen olatik datorkio izena. Izan ere, Olazar edo Errotazar izeneko zeharrola bat (burdin-ola hidraulikoa) egon zen bertan.
Burdingintza oso zaharra da Euskal Herrian. XIII. mende aldera oletan ura erabiltzen hasi ziren gabiei eta hauspoei eragiteko, eta XVI. mendearen erdialdera Gipuzkoan 118 zeharrola zeuden. Gipuzkoako burdinolek Europa, Amerika eta Asiaraino ere bidaltzen zuten burdina, Euskal Herrian lortzen zen altzairua oso estimatua baitzen, batez ere Arrasatekoa. Esan beharra dago altzairu hori zela, hein handi batean, Toledoko ezpata famatuen sekretua, Milangoa eta Alemaniakoa baino hobea baitzen. Olazarren, Eskoriatza inguruko mendietan ateratako burdinarekin lan egiten zuten, besteak beste.
Gure Aroko industrializazio biziaren ondorioz, desagertzen joan dira gure historian zehar hain ugariak izan diren zeharrolak, eta gaur egun gutxi batzuk bakarrik mantentzen dute ezagutzeko moduko itxura. Horietako bat da Olazar, barnealdean kanoi-ganga duen tunel hidrauliko bikain eta guzti. Gure herriko "ola zaharra", denborarekin, zerrategi eta zentral elektriko ere izan zen eta XIX. mendearen erdialdera arte jardun zuen lanean.