Atxorrotx
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  Jai egitaraua »  Nagusien danborrada
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Nagusien danborrada

Sorginak, petrikiloak, emaginak, ...

Horiek guztiak sendabelarrak batu, erditzeetan lagundu eta landare, lur, ezti eta haziekin sendagaiak prestatzen zituzten emakumeak ziren, eta sendagai horiekin jendearen lokadurak eta gaixotasunak sendatzen zituzten.

Orain dela 70 urtera arte, San Juan kalean, non artean etxe guztiak baserriak ziren, ohikoa zen etxekoandreak aldiro elkartzea, sendagaien inguruko informazioa eta jakintza trukatzeko. Aldiko etxe batean egiten zituzten bilerak, familia lo zegoen orduetan, eta hasieran errezatu egin ohi zuten arren, aprobetxatu egiten zuten biltzeko aukera hori elkarri tristurak eta penak kontatzeko, beraien arteko laguntzak eta trukeak adosteko eta, jakina, baita herriko azken kontuez jarduteko ere.

Diotenez, emakume talde hauetako batek kaletik arrastaka zetozen katea batzuen zarata entzun zuen. Beldurrak airean bazeuden ere, geldiarazten zituen ikarari aurre eginik, kalera atera ziren besoetatik oratuta eta otoitz eginez; izan ere, purgatoriotik zetorren arima bat zela uste baitzuten. Kateek egiten zuten zaratari jarraiki, etxeetako baten larrainera iritsi ziren. Luze jo zuen isiluneak eta, halako batean, a zer nolako ezustea izan zuten lokarriak hautsita auzoan zehar lasai asko zebilen asto bat zela ikusi zutenean.