Udaletxea
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro jaiak 2007 »  Jaietako egitaraua
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Jaietako egitaraua

Ekainak 26, asteartea

Ekainak 27, asteazkena

Ekainak 28, osteguna

Ekainak 29, ostirala

Ekainak 30, larunbata

Uztailak 1, igandea

Ekainak 26, asteartea

18:00 Esku pilota. Kadeteen San Pedro saria txapelketaren finalerdiak pilotalekuan.

Ekainak 27, asteazkena

17:30 Herriko edadetuentzako jaialdia Jubilatuen etxean

Gora

Ekainak 28, osteguna, San Pedro bezpera

11:00 Umeentzako margo lehiaketa herriko plazan (4-12 urte)

18:30 Jaiei hasiera emateko festa-kanpaiak eta txupinazoa herriko plazan

Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira

19:00 Buruhaundi eta txistulariekin kalejira.

19:30 Parrokiako abesbatzak lau ahots mistotan H. Eslavaren "Salvea" abestuko du San Pedro elizan.

19:45 Margo lehiaketaren sari banaketa herriko plazan

20:00 Dantzaldia herriko plazan Haitzama taldearekin

22:30 Nagusien danborrada

Ondoren : Berriro ere dantzaldia plazan Haitzama taldearekin.

Gora

Ekainak 29, ostirala, San Pedro eguna

9:00 Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira

11:30 Umeentzako jokoak Txistularien arratean.

11:40 Elizbira

11:55 Txistulariekin batera Udal Korporazioa San Pedro elizara joango da.

12:00 San Pedro elizan Meza nagusia

13:15 Musika Eskolako Bandaren kontzertua herriko plazan.

18:30 Marmara Dixieland Jazz Band taldearen kalejira. Talde honetan biltzen diren zortzi kideek New Orleans-eko jazz tradizionala jotzen dute, eta hala eskaintzen dute ikuskizun dibertigarria, guzti hauekin: klarinetea, tronpeta, tronboia, saxoa, banjoa, tuba, kaxa eta bonboa.

18:30 Pilota partiduak pilotalekuan.

  • Berasaluze VIII-Argote / Arretxe II-Rai
  • Unanue-Patxi Ruiz / Koka-Otxandorena

Salneurriak: Kantxan 18, harmailetan 12

Takila ordubete lehenago zabalduko da. Sarrerak aldez aurretik salgai Zarauztarra tabernan

20:00 Multivisin orkestrarekin dantzaldia herriko plazan.

20:00 Kontzertua txozna gunean Barua Banda taldearekin.

23:00 Zaragozana Pirotekniarekin suzko erruberak. Kanposantutik botako dira.

23:15 Gorosarri plazan Burundiko Batimbo dantza taldearen ekitaldia. Afrika ekialdean, Laku Handien ondoan kokatuta dagoen Burundi herritik datozkigu Batimbo taldekoak. Erlijioa, natura edo errituak gaitzat harturik dantza ikusgarri eta erritmikoak eskaintzen dizkigute.

23:30 Kontzertua txozna gunean Infernuko panpinak eta Des+karadas taldeekin. Ez da musika banda bakarrik, erreparorik gabeko show komikoa eskaintzen duen taldea baizik, eta izenak berak dioenez, era lotsagabean, maskararik gabe, nahasten dira mozorroak, antzerkia eta komikia, musika onarekin, fusio berezia eginez: rumba, rocka, flamenkoa, mexikarrak, punka, mestizoa eta abar.

24:00 Multivisin taldearekin dantzaldia plazan.

Egun osoan zehar kars pista egongo da Olaeta plazan. (12:00-14:00 eta 17:00-21:00)

Gora

Ekainak 30, larunbata, Umeen eguna

9:00 Herriko txistulari taldearekin kalejira.

12:00 Pirritx eta Porrotx pailazoak Gorosarri plazan

12:00 Herriko hildakoen aldeko meza.

13:00 Herriko plazan, Peruko Cidan Mi Per dantza taldearen ikuskizuna.1985. urtean Liman sortu zen CIDAN Mi Perú dantza taldea, Peruko herrialde desberdinetako folklorea bilduz. Anita Zapata Flores folkloristak zuzendutako talde honek Perun hainbat sari jaso ditu.

16:30 XVI. Mus txapelketa Gernika plazan.

Prezioa: 12

Sariak / Premios:

  1. Jasotako diruaren %50, garaikurrak eta txapelak
  2. Jasotako diruaren %25 eta garaikurrak
  3. Jasotako diruaren %15 eta garaikurrak
  4. Jasotako diruaren %10

16:30 IV Kontzejupe pilota txapelketa

18:30 Haurren danborrada

19:00 Gaztelekua dekoratu eta patata-tortilla txapelketa

20:00 Lisker taldearekin dantzaldia herriko plazan

20:30 Afari merienda Gaztelekuan

22:00 - 1:00 Musika gaztelekuan DJarekin

23:00 Kontzertua txozna gunean honako talde hauekin: Keinke, Une, Malenkonia eta Arianrod.

23:00 Gorosarri plazan, Murphy mago famatuaren ekitaldia. Murphy mago ezaguna, telebistan agertuz ospetsu egin dena, abila da magia eta umorea nahasten, eta hala, beti lortzen du publikoak parte hartzea eta ondo pasatzea.

24:00 Lisker taldearekin dantzaldia plazan

Gora

Uztailak 1, igandea, Euskal Jaia

10:30 Aretxabaletako eta Eskoriatzako txistularien kalejira.

11:00 Esku pilota. Kadeteen San Pedro saria txapelketaren finalak pilotalekuan.

12:30 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan.

13:00 Plazan, Musika Eskolako dantzari taldeen ikuskizuna.

13:30 Trikitilari Eskolako ikasleekin kalejira

14:30 Herri bazkaria Gorosarri plazan. Lekua errreserbatzeko: 943 714 688

Prezioa: 18

Txatelak salgai: Inkernu, Mirentxu eta Aldatz.

Bazkalostean: Bentazaharreko mutiko alaiak

18:00 Herriko plazan I. San Pedroetako Kantu Txapelketa Parte hartu ahal izango da koadrilaka edo banaka.

Saria/ Premio : 300

19:00 Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko kalejira .

19:30 Dantzaldia plazan Erdizka Lauetan taldearekin.

22:00 Dantzaldia plazan Erdizka Lauetan taldearekin

22:00 DJ Bull musika emanaldia txosna gunean

24:00 Jai bukaerako traka eta bandera jaitsiera.

Gora