Danborrada eguna
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro jaiak 2005 »  Nagusien danborrada
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Nagusien danborrada

Lixibagileak

Amuska emakumeen elkarteak danborradan parte hartzen duenetik, lixibagileak joan izan dira desfilearen buruan, emakumeak gure gizartean izan duen ofizio, lan eta artisautza erakusten duen desfilean.

Aurten, lixibagileak omendu nahi ditugu karrozan; etxeko lanik gogorrenetako bat egiten baitzuten eta maiz, herriko familiarik aberatsenen arropak garbitu eta lisatu ere bai. Eta jakina, Eskoriatzako Bainuetxean, otzara arropa galantak garbitzen zituzten, erreal gutxi batzuen truk. Zelakoa ote litzateke bainuetxe bat inork arroparik garbituko ez balu?

Goizean goizik irteten zuten emakume hauek etxetik, eta asko bularreko haurrak etxean lagata. Beharrean ordu batzuk gogor eman ostean, alabarik zaharrenek besotako haurrak eramaten zizkieten bularra emateko.

Eskoriatzan bi labadero publiko zeuden, estaliak biak. Bata, Alberja Zaharra eta bestea Santa Marina plazatxokoa. Elizateetan ere bazeuden, nahiz txikiagoak izan; horietako batzuk partikularrak. Labaderoetan ez ezik, Deba ibaian eta Bolibar errekan ere garbitzen zuten arropa, urte guztian gainera. Oso goiz hasten ziren harrian jabonatu eta lixiba jotzen. Hotz handiko egunetan, pitxerkada ardo-zopa eramaten zieten etxekoek, barrua zerbait berotu eta berriro lanari ekiteko; herriko kontuak astinduz egiten zuten. Esan beharrik ez dago zelako nekea arindu zion labadora edo garbigailuak emakumeari, osasuna eta garbitasuna zaintzeko hain garrantzizkoa den zeregin honetan.