Oharrak
Suzko erruberak
Herritar guztiei, eta Olazarkoei bereziki, aditzera ematen zaie suzko erruberak kanposantutik botako direla. Beraz, gomendatzen da Olazar kalean ez aparkatzea ekainaren 28an ekitaldia amaitu arte.
Herri bazkaria
Menua: entsalada, txuletak parrillan (bertan egindakoak), intxaurrak, gazta eta menbriloa, kafea eta pattarra. Txartelak Mirentxu eta Aldatz tabernetan egongo dira salgai ekainaren 27ra arte.
Prezioa: 15 euro
Kultura etxeko erakusketa
Lehenengo pisuan, urte honetan Amuskak antolatutako ikastaroetan egindako zenbait lan egongo dira erakusgai.