Apotzaga
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro Jaiak 2004 »  Nagusien danborrada
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Nagusien danborrada

Txerri-lanak

Txerrian dena da probetxugarria, buztanetik hasita muturreraino. Neolitikoan etxekotu zen, orain dela 6.500 urte inguru. Txakurra gizakiaren laguna dela esaten badugu, txerria despentsarik garrantzitsuena izan dela esan genezake. Dituen ontasunak asko badira ere, gaztelaniaz irain itxura duten hitzekin izendatzen dugu "cochino, puerco, marrano, guarro,..."

Ba al zenekien 1950era arte, Eskoriatzako baserri guztietan, baita hirigunean ere, txerriak hazten zirela?

Txerri-lana neguaren hasieran egiten zen, txorizoak, odolosteak, urdaiazpikoak, saiheskia, solomoak, urdaia eta abar hobeto lehortu eta kontserbatu ahal izateko. Gainerakoa, besteak beste, hankak, burua eta barrukiak ordezkoa antzinako tradizioari jarraituz auzokideen artean banatzen zen. Horren arabera, zazpi familiak jasotzen bazuten "oparia", horiek jasotakoaren antzeko zatia eman behar zioten beste zazpiri. Horrela zuten aukera, jakiak eskasagoak ziren garaian, neguko zazpi astetan zehar, okela freskoa jateko.

Aurten, Amuskak, etxeko animalia umil baina gozo honi egin nahi izan dio omenaldia. Aldi berean, karrozan, etxekoandreek familia mantentzeko egiten zituzten lan guztiak antzeztuko dira.