Feria eguna
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro Jaiak 2004 »  Museo-Eskola
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Museo-Eskola

Udako programazioa

Museoaren aldi baterako erakusketak:

  • 1) Emiliano Barandiaran herriko seme ospetsuari buruzko erakusketa: euskal idazle eta musika konpositorea.
  • 2) Gai etnografikoa: "baserriko txerri lanak"

Erakusketak ekainaren 27tik irailera arte egongo dira ikusgai Museo Eskolan. Aurten Emiliano Barandiaran aita karmeldarraren jaiotzaren 100 urteak bete dira.

Idazle euskaldun entzutetsua izateaz gain, besteak beste txistu eta koru musika sortzailea ere izan zen. Hitz bakar batean, gizon polifazetikoa eta euskal kulturaren jarraitzaile sutsua, eskoriatzar guztiok harro sentiarazten gaituena. Gure herrikide honen omenaldirako Udalak prestatu duen programaren osagarri gisa, museoak erakusketa bat antolatu du haren jatorriari buruzkoa eta berak kultura eta erlijioan egindako lan zabalaren testigantza emango duena.

Beste alde batetik, museoaren jarduera etnografikoekin jarraituz, txerri-lanei eta txerrikiak egiteko prozesuari buruzko erakusketa bat prestatu dugu udarako, eta Amuskak nagusien danborradarako antolatu duen karrozarako ere gai bera aukeratu du.

Bukatzeko, gure erakusketak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu eskoriatzar guztiok, eta baita Eskoriatzara hurbiltzen zaretenok ere. Jai zoriontsuak denoi!

Udako ordutegia:

  • Uztaila: 9:00/13:30 eta 16:00 /19:00
  • Abuztua: Igande eta jai egunetan, 12:00/14:00 eta 18:00/ 20:00
  • Informazio gehiago: 943 71 54 53