Kirol Elkartea
Areto Futbola Eskoriatzan
Eskoriatza Kirol Elkarteak 1995. urteko ekainean Brues F.S.k eskainitako postua onartu eta Nazional mailan jokatuko zuen Futbito Taldea sortu zuen. 95-96 denboraldi horretan gure taldeak Nazional mailan jokatu zuen eta ondorioz, urte horretan partiduak jokatzeko bidaia luzeak egin behar izan genituen, esate baterako Ribadesellara, Castro Urdialesera eta abar. Urte gogorra izan zen eta gure Elkarteak kategoria mantentzea lortu bazuen ere, ez zen hori gure helburu nagusia.
Guk jokalari eskoriatzarrak sartu nahi genituen plantilan eta jakin bagenekien saltoa oso handia izango zela. 95-96 denboraldiaren amaieran, beraz, Futbitoko Federazio Nazionalari jakinarazi genion hurrengo denboraldian ez genuela kategoria horretan jokatuko eta Liga Nazionalera pasa ginen, maila hori gure errealitatetik gertuago zegoelako.
97-98 denboraldian gure asmoak egi bilakatu genituen, hau da taldeko jokalari gehienak eskoriatzarrak ziren. Aurten, berriz, Arabako Ohorezko Txapelketan txapeldunak izan gara, eta horregatik datorren denboraldian EUSKAL LIGAn jokatuko dugu.
Eskoriatzako Kirol Elkartea