Umeen Danborrada
"Lore bat ezin da zuztar barik hazi; oinarririk gabeko etxeak behea jotzen du lehen ekaitzaldian. Era berean bere zuztarretatik urruntzen den Herria ere adoregabetu eta ezereztu egiten da. Herri baten benetako zuztarrak bere jatorriaren eta iraganaren ezagutza kontzientea dira."
Lucile Armstrong
Izen handiko folklorista ingelesa, euskal dantzetan aditua.
Lerro hauen bidez, gure ohiturak ez galtzeko ahalegina egiten jarraitzen duten guraso, haur eta hezitzaileei arnasa eta adorea eman nahi diegu. Halaber, horren alde eta folklorearen alde lan egin duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Asko dira ondare bakar eta zoragarri baten hartzaile sentitu direnak, eta horregatik, hura ez galtzeko lan egiten dute eta euren esfortzuarekin lortu dute gu herri honetakoak izateagatik harro sentitzea.
Aurtengo karroza Dantzari eskainiko zaio, dantza taldearen etapa desberdinetan aritu diren ikasle, irakasle, aurretik ikasle izandako irakasle, hurbileko laguntzaile, guraso, txistulari, eta abarren ahaleginak eskertzeko.
Gora Eskoriatzan izan diren dantzari guztiak!!!!