Apotzagako kanposantua
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro Jaiak 2004 »  Egitaraua
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Egitaraua

Ekainak 24 osteguna Edadetuentzako Jaialdia

  • 17:00 Herriko edadetuentzako jaialdia "Jubilatuen etxean".

Ekainak 26, larunbata. Aurkezpena

  • 17:00 Debarroko pilota txapelketa pilotalekuan. 3 partidu: Kadeteak/ Gazteak/ Seniorrak
  • 20:00 Aita Emiliano Barandiaran eskoriatzarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta, "Karmel" aldizkariak haren omenez egindako monografikoaren aurkezpena. Pleno aretoan.

Ekainak 27 igandea Euskal Meza

  • 12:00 Aita Emiliano Barandiaranek egindako Euskal Meza, San Pedro elizan. Aretxabaletako abesbatzak abestuko du.
  • 13:30 Aita Emiliano Barandiarani buruzko erakusketaren inaugurazioa. Museo-Eskolan.

Ekainak 28 astelehena Jai Bezpera

  • 18:30 Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta pregoia herriko plazan. Aurten pregoia Eskoriatza Kirol Elkarteko futbol areto taldeak egingo du.
  • Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira
  • 19:00 Buruhaundiak txistulariekin batera eta kalejira Trikitilari Eskolako ikasleekin.
  • 19:30 Parrokiako abesbatzak lau ahots mistotan H. Eslavaren "Salvea" abestuko du San Pedro elizan.
  • 20:00 Dantzaldia herriko plazan Trikizio taldearekin
  • 22:30 Nagusien danborrada
  • 01:00 Zaragozana Pirotekniaren suzko erruberak. Kanposantutik botako dira.
  • 01:30 Berriro ere dantzaldia plazan Trikizio taldearekin.

Ekainak 29 asteartea San Pedro eguna

  • 9:00 Txistulariekin kalejira.
  • 11:40 Elizbira
  • 11:55 Txistulariekin batera Udal Korporazioa San Pedro elizara joango da.
  • 12:00 San Pedro elizan Meza nagusia
  • 13:15 Musika Eskolako Bandaren kontzertua herriko plazan
  • 18:00 "Poxpolo eta Mokolo" pailazoak herriko plazan.
  • 18:30 Pilota partiduak pilotalekuan

Galarza V-Laskurain vs. Chafee-Urberuaga
Xala-Barriola vs. Mtz. de Irujo-Goñi III

Salneurriak: Kantxan 18 euro eta harmailetan 12 euro.
Takila ordubete lehenago zabalduko da.

  • 19:00 "Aberia" kale antzerkia, "Trapu Zaharra" taldearekin.
  • 20:00 "Joselu Anaiak" taldearekin dantzaldia herriko plazan.
  • 23:00 "Albadulake" taldeak flamenkoa, dantza eta zirkoa uztartzen dituen "Malaje" ikuskizuna eskainiko du Gorosarri plazan.
  • 24:00 "Joselu Anaiak" taldea plazan.

Ekainak 30,asteazkena Umeen eguna

  • 11:00 "Marraztu gure herria". 5-14 urte bitarteko haur eta gazteentzako. Material banaketa: Gorosarri plazan.
  • 12:30 Euskaraokea Gorosarri plazan eta margotzen parte hartu dutenen artean opari zozketa.
  • 16:30 "XIII. Mus txapelketa" Gernika plazan.

Izen ematea/ Inscripción: ordu erdi lehenago.
Prezioa: 12 euro.
Sariak/Premios:

  1. - Jasotako diruaren 50%, garaikurrak eta txapelak.
    2.- Jasotako diruaren 25% eta garaikurrak.
    3.- Jasotako diruaren 15% eta garaikurrak.
    4.- Jasotako diruaren 10%.
  • 18:30 Haurren danborrada

  • 20:00 Egan taldearekin dantzaldia herriko plazan.
  • 23:00 Erdiko kalean zehar "Correfoc" (suzko kalejira) "Los diables de Badalona" taldearekin.
    Manga luzeko kamiseta eta buruan zapia edo txapela eramatea gomendatzen da. Ikuskizun honen ondorioz ikusle edo parte hartzaileei kalterik eraginez gero, udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko.
  • 24:00 "Egan" taldearekin dantzaldiak plazan jarraituko du.

Uztailak 1 osteguna Euskal Jaia

  • 9:00 Herriko txistulariekin kalejira.
  • 12:00 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan. Jai giroa alaitzen "Izar eta Alabier" trikitilariak.
  • 12:00 Euskal Dantza herriko plazan. Eskoriatzako Musika Eskolako dantzari taldeen ikuskizuna.
  • 12:30 Umeentzako arrantzaleen jolas eta jokuak pilotalekuan.
  • 13:00 Herri kirolak plazan. Fausto Mugerza eta Jesus Olaizola aizkolariak eta Landarbide harri-jasotzailea.
  • 14:30 Herri bazkaria Gorosarri plazan

  • Bazkalostean: trikitilariekin erromeria
  • 17:00 Gorosarri plazan zezen txikiak eta poney-ak gazte eta helduentzako
  • 18:00 Buruhandiekin eta txarangarekin kalejira.
  • 19:30 Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko kalejira txarangarekin batera.
  • 22:00 Tapia eta Leturia bikotearekin dantzaldia herriko plazan.
  • 24:00 Jai bukaerako traka.

Uztailak 3, larunbata I. Trial 4x4 Txapelketa

  • 15:00 Eskoriatzako I. Trial 4x4 Txapelketa
    Elorretan, Bolibarko bidean. Sarrera dohainik