Apotzaga
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Jaiak »  San Pedro jaiak »  San Pedro Jaiak 2004 »  Agurra
Eskoriatza Dena, Museo bat
» Jaiak
  » San Pedro jaiak
  Santa Ageda
  Inauteriak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Agurra

Agintaldi honek urte beteko bidea egin du eta aurreko urteetan pentsatutako egitasmoak, Eskoriatzan eragin nabarmena izango dutenak, gauzatzen hasita gaude. Besteak beste, autopistaren obra-hasiera gainean daukagu eta tranbiak herriko kaleetan izango duen trazadura ere oraintxe definitzeko dago.

Ekainaren bukaerako egunak erabakigarriak izango dira bi egitasmo horien jarraipenerako, baina horrek ez digu eragotziko San Pedro jaiak primeran pasatzeko aukera.

Bestalde, eta betiko topikoa dirudien arren, ez ditut eskertu barik utzi nahi jai eta kultura batzordean lan egin duten guztien ahaleginak, aurten ere egitarau aberatsa eta eskoriatzar guztion gustukoa prestatu baitute. Gainera, urtero legez gogora ekarri nahi ditut arrazoi ezberdinak medio gure herriko jaietan egon ezin diren eskoriatzarrak.

Herriko jaietan ondo pasatzera eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet eta aurtengo esaldi lehiaketan saritutako esaldi bat erabiliko dut esan nahi dizuedana adierazteko "Arazuak bazterrien itxi, Sanpedruak bixi-bixi bizi".