2006ko esaldi lehiaketako oinarriak
Zeinek hartu leike parte?
Hamahiru urtetik gorako edozein eskoriatzarrek, baina hiru eta bost pertsona bitarteko taldeak sortuz.
Zenbat esaldi aurkeztu?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du, eta gehienez gura beste.
Non, noiz eta zela aurkeztu esaldiak?
Udaletxeko eta Kultur Etxeko eskapeetan jarriko diren buzoietan, kartazal batean sartuta, maiatzaren 26a eta ekainaren 4a bitartean.
Kartazalean taldearen izena ipini eta barruan, beste kartazal itxi batean sartu Datuen Txartela.
Ez dira onartuko
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa bultzatzen duten esaldiak eta jarrera sexistak bultzatzen dituztenak.
Epaimahaia eta zabalpena:
Udaleko euskara azpibatzordea izango da Esaldi Lehiaketa honen Epaimahaia.
Ekainaren 6an www.eskoriatza.net webgunean iragarriko da irabazlearen izena eta San Pedro jaietan kartel bat jarriko da plazan irabazi duen esaldiarekin. Aukeratuko diren beste esaldi batzuekin pegatinak aterako dira.
Sariak:
Lehiaketa irabazten duen esaldia asmatu duen taldeari San Pedro jaietan afari bat ordainduko zaio Eskoriatzako jatetxe batean.
Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari 50 euroko saria emango zaio.< /br>< /br>< /br>
Parte hartzeko txartela eskuratu dezakezue hemen. (pdf formatua, 34 Kb)