Danborrada eguna
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Eskoriatza Dena, Museo bat »  Museo Eskola
» Eskoriatza Dena, Museo bat
  » Museo Eskola
  Monumentuak eta eraikuntzak
Jaiak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna
Mundumira

Museo Eskola

Eskoriatzako Museo Eskola, 1986. urtean sortu zen, Luis Ezeiza Herri Eskolako pedagogi berrikuntzako proiektu bezala, Eskoriatzako Udalaren babesean eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta herritarren laguntzari esker.

Gure museoan ohiko Ez ukitu edo Isilik mesedez bezalako kartelen ordez, joko eta ekintza atseginak jartzen ditugu bisitariaren eskura. Entzun eta ikusteaz gain, ukimena, usaimena eta dastamena erabiltzeko aukera eskaintzen dugu, tailer, joko eta ekintzen bidez. Eskaintza hau ez da soilik ikastetxeetako ikasleentzako, guztiontzako baizik.

Udaletxearen ondoan dago, eta Historiaurretik hasi eta Aro Digitalerainoko bilakaera perspektiboa eskaintzen dugu. Garai bakoitzean historia, etnografia eta naturarekiko harremanak lantzen dira euren arteko lotura kontuan hartuta. Hori guztia, gure ingurune hurbiletik hasita, herri eta zibilizazio ezberdinen historia ezagutzeraino.

Tresnak erakutsiz eta ezagutza suspertuz lortu nahi da bisitariek ulertzea gizakiak arlo guztietan eta denboran zehar izan duen bilakaera.

Museoko tailerretan garatzen den lan-teknika diziplinartekoa da, hau da, iraganetik ikastea, orainaldia bizitzea eta, izadiaren eskutik, etorkizuna aurreikustea.

Honako hauek dira Museo Eskolaren edukiak:

  • Ingurugiroa.
  • Hominizazioa.
  • Historiaurrea.
  • Erromatarren Garaia.
  • Erdi Aroa.
  • Aro Modernoa.

Museoan, honako gai etnografiko hauek lantzen ditugu: lurretik ogira, artzaintza, burdinaren mundua, lihogintza, sarrailagintza eta sukaldeko tresnen garapena.

Museoak kalera irteten du data zehatzetan, bere lanabes eta tresnekin. Martxan jartzen ditu eta bizia ematen die, beste garai batzuetako artisauen lana erakutsiz. Beste alde batetik, hirigune eta elizateetan dagoen ondare kulturala kontuan izanda, Eskoriatza dena museo bat dela esaten dugu. Txoko bakoitzak, jauregiek, ermita eta elizek, monumentu megalitikoek, baserriek, lurperaketek, errekek eta basoek, gozatzeko eta guzti honen zergatia ezagutzeko aukera ematen digute.