castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  HERRIA  You are here:   Sarrera »  Ezagutu herria »  Historia
Kokapena
» Historia
Euskararen datuak
Elizateak
Datu ekonomikoak
Irudiak
Eskoriatzako planoa
Kale-izendegia

Historia

Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2 azalera du eta 3.921 biztanle. Gaurko Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatziak XII. mendekoak dira, Aitzorrotz mendi tonterrean kokatuta zegoen gazteluari buruzkoak, alegia. Gaztelu honek, Leintz bailarako eremu zabal bat menperatzen zuen. Eremu honetatik Arrasate, 1260an, eta Gatzaga, 1331an banatuko dira. Valle de Leniz deitura Aretxabaleta, Eskoriatza eta bere elizateentzat geratu zen.

1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630an bailara bi herritan banatu: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, honako hauekin:

  • Apotzaga.
  • Bolibar.
  • Gellao.
  • Marin.
  • Mazmela.
  • Mendiola.
  • Zarimutz.