Euskararen ezagutza Eskoriatzan
1.- Biztanleriaren bilakaera
- Biztanleak 1981ean: 3.832
- Biztanleak 1986an: 3.746
- Biztanleak 1992an: 3.728
- Biztanleak 1996an: 3.862
- Biztanleak 2001ean: 3.921
2.- Hizkuntza gaitasuna
2001eko Erroldako datuen arabera Eskoriatzan hizkuntza gaitasuna honako hau da:
- %59 da euskalduna
- %15 ia-euskalduna
- %26 erdalduna
3.- Hizkuntzaren gaitasunaren bilakaera
Azken urteetako erroldak erkatuz gero, euskaldunen kopuruak hazkunde nabarmena izan du. Hona hemen azken 20 urteetan egindako neurketatan ateratako emaitzak:
| HIZKUNTZA GAITASUNAREN BILAKAERA |
|
1981 |
1986 |
1991 |
1996 |
2001 |
| Euskaldunak |
47'8 |
50'4 |
52'1 |
56'2 |
59 |
| Ia euskaldunak |
18'2 |
9'9 |
11'8 |
11'0 |
15 |
| Erdaldunak |
34'0 |
39'7 |
36'1 |
32'8 |
26 |
Azpiko grafikoan euskarak Eskoriatzan izan duen garapena ikus daiteke. Dorre urdinek adierazten dute euskaldunen portzentaia 2 urtetik gorako biztanleak kontuan hartuta. Dorre gorrixkek, berriz, pertsona ia euskaldunen portzentaia, eta dorre berdeek erdaldunena.

Azpiko taulan eta grafikoan Debagoieneko beste herri batzuetako estatistikak azaltzen dira.
| HIZKUNTZA GAITASUNA DEBAGOIENEKO BESTE HERRI BATZUREKIN ALDERATUTA (2001) |
|
Gatzaga |
Aretxabaleta |
Arrasate |
Bergara |
Elgeta |
Oņati |
| Euskaldunak |
77 |
65 |
56 |
70 |
85 |
79 |
| Ia-euskaldunak |
19 |
17 |
18 |
14 |
10 |
11 |
| Erdaldunak |
5 |
18 |
26 |
16 |
5 |
10 |

4.- Ama hizkuntza
1996ko Erroldako datuetan ikus daitekeenez, %45,9k du Eskoriatzan bere lehen hizkuntza euskara, hau da 5 biztanletik 2,25k du euskara bakarrik bere lehenengo hizkuntza, gainera %5,3 biztanlek ditu euskara eta gaztelera, hau da 5 biztanletik 0,26k. Beraz, lehen hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelera duten biztanleak Eskoriatzan 5etik 2,5 dira, erdia hain zuzen.
Ondoko datuak ama hizkuntzaren ingurukoak dira (1996):
- Euskara: %45,9
- Biak: %5,3
- Gaztelera: %47,2
- Besteak: %1,6
| AMA HIZKUNTZAREN BILAKAERA |
|
1986 |
1991 |
1996 |
| Euskara |
49'3 |
48'6 |
45'9 |
| Biak |
5'3 |
3'2 |
5'3 |
| Gaztelera |
44'9 |
46'9 |
47'2 |
| Besteak |
0'5 |
1'3 |
1'6 |
