Erabilera erreala eta espero daitekeen erabilera
Eskoriatzako euskararen ezagutza, 1996ko erroldaren arabera, % 56,1 da. Espero daitekeen erabilera formula konplexu batekin kalkulatzen da. Baina horrek laguntzen digu jakiten, hemendik urte batzuetara erabileraren eboluzioa zein izan daitekeen. Eta herriko hizkuntza politikak lan egin beharko luke espero daitekeen hori ahal den neurrian gainditzeko eta hobetzeko.
Hortaz, Eskoriatzako biztanleen arteko zorizko harreman posibleetan, estatistikoki espero daitekeen euskararen erabilera % 25 da. Kale Neurketak jaso duen erabilera erreala, ordea, % 29,9 da. Espero daitekeena baino altuagoa, hain zuzen.

Espero daitekeen erabilerak zera adierazten du: herriko edonork beste edonorekin hitz eginez gero, zenbat aukera dauden estatistikoki biak euskaldunak izateko. Beste era batera esanda, euskaldunek, aukera duten egoera guztietan (leialtasuna %100) euskaraz egiten dutela suposatuz, erabilera zenbatekoa litzatekeen.
Ondorengo diagraman Debagoienako hainbat herriren ezagutza eta erabilera jasotzeaz gain, duten ezagutzaren arabera espero daitekeen erabilera biltzen da:
