Elizateak
Eskoriatzak 7 elizate eta auzo bat ditu. Elizateek historikoki pisu garrantzitsua izan dute Leintz Bailararen historian. Elizate bakoitza burujabea eta independentea zela esan daiteke, bakoitzak bere alkate propioa, concejo delakoa, lur komunalak... izaten baitzituen. Orain ere elizateetako biztanleek euren elizatearekiko atxekimendu berezia daukate. Antolaketari dagokionez, elizate bakoitzak bere auzo-alkatea izaten du eta Eskoriatzako Udalean Eskoriatzako Elizateen Elkatearen izenean zinegotzi bat izan duten azkeneko agintaldietan.
Eskoriatzaren zati garrantzitsua dira, beraz, elizateak.
Bolibar
Ikustekoak:
Bolibarko Elizatea Eskoriatzako hirigunetik 3 km. ingurura dago. Bolibarko hirigunetik gertu Eraña auzoa dago.

Bolibar elizatea ikuskizun natural eta historiko-artistiko ugari dituen zabalgunea da.
- Axtroki ingurua: Eremu mitikoa, bertan kristo aurreko,VII-VIII.
mendeetako urrezko bi ontzi aurkitu ziren.(Eskoriatzako Museo-Eskolan hauen erreplika dago).
- S.Migel Parrokia: XVIII. mendeko egurrezko bobeda eta lehio erromanikoa, garbilekua eta erlauntza.
- Eraña: S. Andres ermita eta erdi aroko sarkofagoak. Ur sulfuro-kaltzikodun iturria.
- Zaraia mendikatea (Kurtzebarri): Brontze aroko 7 tumulu, zutarri bata eta hainbat kobazulo daude bertan.
- Aitzorrotz: Sta. Krutz ermita eta XII. mendeko gazteluaren aztarnak.
Jarduerak:
- Eskalada Axtrokin.
- Parapentea Aitzorrotzen.
- Mendibizikleta bide zaharretan zehar.
- Oinezko eta mendi ibilaldiak.
Apotzaga
Eskoriatzako hirigunetik bi kilometro eta erdira dago.

Ikustekoak:
- S. Miguel Parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoduna.
- Hilerria: Hilerri zirkular interesgarria. EAEko monumentu konjuntua deklaratua.
- San Bernabe ermita.
- Interes handiko baserri multzoa.
Aukerak:
- Haurrentzako jolasgunea.
- Apotzaetxebarri ermita ederreraino (Aretxabaleta) ibilaldi interesgarria.
- Oinezko edo kotxezko ibilbideak ondoko Gellao elizateraino.
- Aitzkorri, Anboto eta Udalaitzen bista ederrak.
- Taberna-merendero txikia.
Gellao
Gellaoko hirigunea Apotzagako gunetik hiru kilometrora dago.
Ikustekoak:
- Andra Mari Igokundearen parrokia, ate erromaniko interesgarria duena.
Aukerak:
- Inguruan ibilaldi interesgarriak egin daitezke, batez ere Galartza Dorretxeraino.
Zarimutz
Eskoriatzako hirigunetik 5 km ingurura dago. Goragune batean dago, eta bertara Leintz-Gatzagarako errepidearen irteera bata hartuta irits gaitezke.

Ikustekoak:
- San pedro parrokia, erdi aroko aztarnak dituen eliza zaharra, XVIII. mendean berriztatua.
- Hainbat baserri interesgarri. Uruburu etxea.
Aukerak:
- Mendi ibilbideak.
- Leintz-Gatzagarako errepideari jarraitua Marulanda auzora iritsiko gara, eta bertan, XVI. Mendean dokumentatuko den San Andres Korsino ermita dago.
Mazmela
Eskoriatzako hirigunetik hiru kilometrotara dago. Bertara, Leintz Gatzagarako errepidetik iritsiko gara.

Ikustekoak:
- Andra Mari igokundearen eliza (1598).
- S. Bartolome ermita (eremu eder batean dago eta pagadi batek inguratzen du).
- Erdi aroko sarkofagoa, ermitatik gertu (bitxia bada ere, gaur egun abereentzako aska gisa erabiltzen da).
- Gastañadui auzoa: Santa Kolumba baseliza.
- Ibai-errota, Errota baserrian.
Mendiola
Mendiola elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km.), edo Bolibarko Lete auzotik bide eta bidesketan zehar.

Ikustekoak:
- San Joan Bataiatzailea parrokia, San Joan Txiki gisa ezagunagoa
(harri polikromatutako santutegia eta bere sakristiako esku-ikuzketaria).
- Porta Latinako San Joan ermita,600 m.ko garaieran Peñakulu baserriaren ondoan).
- Urkulu eta Apotzagaren bista ederrak.
Aukerak:
- Mendi bizikleta ibilbideak.
- Mendi ibilbideak.
- Artzain-gazta (Peñakulu baserria).
- Jatetxea.
- Areano, nekazal turismoa, museo etnografikoduna.
- Karobira eta garbileku txikira bisitak.
Marin
Elizate hau Eskoriatzako hirigunetik 6 km ungurura dago. Leintz-Gatzagarako errepidetik gertu.

Ikustekoak:
- Santa Maria Magdalena parrokia (erretaula barrokoa).
- Santa Luzia ermita.
- Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria.
- Hainbat baserri; horien artetik Isasi nabarmentzen da beheko
su zentrala duen erdi aroko sukaldea edukitzeagatik, hain zuzen,
Gipuzkoan estilo horretako bakarra delarik.
Aukerak:
- Bizikleta ibilbideak.
- Mendi ibilbideak.
- Bide betikoa baserrian, bertan eginiko ogia.
- Ur medizinaletako iturriak.