 |

Back to Events
Umeentzako ipuin kontaketa eta afaloste multikulturala
2008/10/31
18:00 "Munduko ipuinak", umeentzako ipuin kontaketa.
Lekua: Biblioteka
Antolatzailea: Garabide eta Eskoriatzako Udala
22:30 Afaloste multikulturala.
Kafe-tertulia: Herrialde indigenen egoera kultural eta linguistikoa.
Garabide elkartearen eskutik Eskoriatza etorritako hizlariak izango ditugu gure artean, guztiak ere ibilbide haundiko pertsonak beren herrietako hainbat erakunde eta mugimendu indigenetan. Herrialde askotakoak dira, Bolivia, Ekuador, Paraguai, Wallmapu, Kolonbia, Amazigh, Guatemala... eta asko dira euren hizkuntzak ere, Kechwa, Guaraniera, Maputxea, Amazigha, Maya, Nasa Yuwe.....
Beren esperientzia zabala baliatuz, begirada indigena batetik, euren herrietako egoera kultural eta linguistikoa azalduko digute.
Afalosteko tertulia girotzeko, kafea, menta, rona... eta bestelakoak izango ditugu.
Lekua: Ibarraundi museoa
Antolatzaileak: Garabide eta Eskoriatzako Udala
|
 |
 |
|